08/09/2026
🌈 MUNDUKO TXAPELDUNAK! 🥇
Imanol Arriortuak eta Mikel Aristik ortzadarraren maillota jantzi dute Huntsvillen, tandemeko errepideko proban erakustaldi bikaina eginda.
Helmugarako ordubete baino gehiago falta zela egin zuten aurrera, eta hortik aurrera, atzetik zetorren faboritoen tropelarekin pultsu ikusgarria mantendu zuten. Indarrak bikain neurtuta, minutu inguruko aldea eutsi eta garaipen erraldoia borobildu zuten helmugan.
Munduko txapeldun. Erasoz, sinetsiz eta azken kilometrora arte eutsiz. 🌈💚
Zorionak, Imanol eta Mikel! 🥇
Egurre!
07/09/2026
Aste bete-betea Euskadi Fundazioaren egiturentzat, Europan, Asian eta Ameriketako Estatu Batuetan lehian. Podiuma, garaipena, Munduko Txapelketako bosgarren postua eta lidergoari eustea utzi dizkigu asteburuak.
🧡 Euskaltel-Euskadi. Axel van der Tuukek maila bikaina erakutsi du ZLM Tourrean eta hirugarren amaitu du sailkapen nagusian, talde laranjarentzat balio handiko podiuma lortuta. Herbehereetako lasterketan taldeak beste emaitza aipagarri batzuk ere utzi ditu: Danny van der Tuuk hirugarren izan zen larunbateko etapan eta Borrokalariaren saria eskuratu zuen. Txinan, Yago Agirrek 9. postuan amaitu du Tour de Shanghaiko sailkapen nagusia, eta Paul Hennequin laugarren izan zen azken etapan. Italian ere izan zen presentzia laranja, Iker Mintegi 19. izan baitzen GP Industria & Artigianaton.
💜 LABORAL Kutxa-Euskadi. Bretainiako bi klasiko gogorretan lehiatu da talde morea asteburuan. Cata Soto 11. izan zen larunbateko Tout commence en Finistère Ladies Classicen, hamar onenen atarian. Igandean, Pointe du Raz Ladies Classic zorrotzean, erorikoek taldearen aukerak baldintzatu zituzten, Cata Soto eta Marjolein van't Geloof kaltetu zirela. Asteburu konplikatua izan arren, taldeak berriro neurtu ditu indarrak maila handiko nazioarteko tropelean.
🤍 BBK-Euskadi. Urdulizko Andra Mari Sari Nagusian ez zen taldearen egunik onena izan, baina albiste garrantzitsuena sailkapen nagusitik dator: Aimar Galdós Lehendakari Txapelketako lider jarraitzen du. Bi proba baino ez dira falta txapelketa amaitzeko, Oñatin eta Beasainen, eta Galdósek lehen postuan ekingo dio azken txanpari.
❤️ Team Iparralde. Garaipena Lierniko Txirrindulari Proban. Bastian Laffitte izan zen indartsuena eta beste emaitza bikain bat gehitu zuen Team Iparralderen denboraldira. Harrobiko egiturarentzat asteburuko albiste nagusia, garaipenarekin etxera itzulita.
💚 Imanol Arriortua eta Mikel Aristi. Euskadi Fundazioaren bi ordezkariak munduko onenen artean izan dira Alabamako Munduko Txapelketan. Arriortua eta bere pilotu Mikel Aristi bosgarren izan ziren tandem kategoriako erlojupekoan, Munduko Txapelketan top-5 bikaina sinatuta.
Garaipen bat, podium bat, lidergoa eta munduko onenen artean egoteko beste
07/09/2026
Iraila martxan da! 🤍🚴
Hilabete berria, lasterketa eta erronka berriak. Hemen duzue BBK-Euskadiren iraileko egutegia
04/09/2026
🤍 Lehendakari Txapelketa, azken txanpan.
Igandean Urdulizen lehiatuko gara, # # . Andra Mari Sari Nagusian: 121 kilometro eta azken zatian Andrakas eta Urizarko igoerak, lasterketa erabakitzeko aukerak zabalik.
Aimar Galdós lider iritsiko da hitzordura, 81 punturekin eta hamar puntuko aldearekin. Lehendakaria defendatzeko beste egun garrantzitsu bat, talde osoarekin aurrean egoteko prest.
Egurre! 🤍
03/09/2026
Munduko Paralinpiar Txapelketara! 🌍
Imanol Arriortua eta Mikel Aristi Euskadi Fundazioko ordezkariak Alabaman izango dira irailaren 4tik 7ra, Espainiako selekzioarekin tandem probetan lehiatzeko.
Irailaren 5ean, 29,2 kilometroko erlojupekoa; 7an, 110,4 kilometroko ordekako proba.
Arriortuak denboraldi bikaina darama: Espainiako errepideko bi titulu, hiru urre pistako Espainiako Txapelketetan eta Euskadiko Txapelketa. Munduko Txapelketetan ere badaki zer den podiumera igotzea: zilarra eta brontzea lortu zituen Zurichen 2024an.
Bi probak urteko erronka nagusiak dira, 2028ko Joko Paralinpikoei sailkapenerako funtsezko puntuak ematen baitituzte.
Zorte on, Imanol eta Mikel! 💪
31/08/2026
🧡💜🤍❤️ Abuztua amaitzeko, aste bete-betea Euskadi Fundazioaren egituretan: garaipena harrobian, goi-mailako lehia Frantzian eta 2027ko proiektua indartzen duten hainbat berri.
🧡 Euskaltel-Euskadi. Tour du Poitou-Charentesen Hodei Muñozek bigarren egin zuen azken etapan, garaipena oso gertu izan ondoren, eta Axel van der Tuuk laugarren sailkatu zen sailkapen nagusian, podiumetik sei segundora. Kepa Ormazabal BBK-Euskadiko txirrindulariak, berriz, profesionalekin debuta egin zuen stagiaire gisa. Igandean, talde laranjak Bretagne Classic WorldTour proban lehiatu zuen, Iker Mintegi taldeko lehen txirrindularia izanik.
💜 LABORAL Kutxa-Euskadi. Bretoinian bi hitzordu gogor izan zituen taldeak. Usoa Ostolaza 13. izan zen Kreiz Breizh Elites Féminin proban eta 15. Plouayko WorldTourrean, Cristina Tonetti eguneko ihesaldian protagonista izan zen jardunaldian. Etorkizunari begira ere, bi berri garrantzitsu: Ion Lazkano izango da taldeko manager berria 2027an, eta Sandra Alonso talde morera batuko da datorren denboraldian.
🤍 BBK-Euskadi. Aimar Galdósek Lehendakari Txapelketako lidergoari eutsi dio Zegaman seigarren amaitu ondoren. Taldeko beste multzo batek, berriz, igandean Plouayko Grand Prixean lehiatu zuen. Gainera, 2027ko plantillak lehen fitxaketa du: Bastian Laffitte BBK-Euskadira igoko da Team Iparraldetik, 23 urtez azpiko mailan bere garapena jarraitzeko.
❤️ Team Iparralde. Bastian Laffitte garaile Beasainen! 🏆 Ostiralean taldeak nazioarteko maila handiko hitzordua izan zuen Plouayn, eta bi egun geroago Laffittek garaipenarekin borobildu zuen astea Beasaingo Proban. Egun bereziak, gainera, aste honetan bertan baieztatu baita 2027an BBK-Euskadira egingo duen jauzia, Iparraldeko egituratik Euskadi Fundazioaren 23 urtez azpiko taldera.
Eta errepidetik ziklo-krosera: La Vila Joiosa Euskadi Fundazioaren ziklo-kros taldearen babesle nagusi bihurtu da. La Vila Joiosa-Fundación Euskadi izenarekin, Felipe Orts buru duen proiektuak beste urrats bat emango du 2026-2027 denboraldian.
Garaipenak, goi-mailako lehia eta harrobiari jarraipena ematen dion etorkizuna. Egurre! 🧡💜🤍❤️
30/08/2026
La Vila Joiosa-Fundación Euskadi, martxan. 🚴♂️🟠
La Vila Joiosa izango da Euskadi Fundazioaren ziklokros egitura berriaren babesle nagusia, Felipe Orts proiektuaren buru dela. Zortzi aldiz Espainiako txapelduna eta munduko onenen artean dagoen txirrindularia, anbizio handiko proiektu baten erreferente izango da.
2026-2027 denboraldian, Munduko Kopa eta Ostendeko Munduko Txapelketa izango dira helburu nagusiak, Benidormeko hitzordu bereziarekin eta Euskadin UCI proba batzuk lehiatzeko asmoarekin. Urritik otsailera, ziklokrosa; martxotik irailera, errepidea Euskaltel-Euskadirekin. Urte osoan, kolore berak defendatzen. 🧡
Proiektu berri bat, erronka handiak aurretik. Egurre, Felipe!
La Vila Joiosa-Fundación Euskadi, en marcha. 🚴♂️🟠
La Vila Joiosa será el patrocinador principal de la nueva estructura de ciclocross de Fundación Euskadi, con Felipe Orts al frente. Ocho veces campeón de España y entre los mejores especialistas del mundo, será el referente de un proyecto que nace con máxima ambición.
La Copa del Mundo y el Mundial de Ostende serán los grandes objetivos de la temporada 2026-2027, con especial atención a la cita de Benidorm y con la intención de competir también en algunas pruebas UCI en Euskadi. De octubre a febrero, ciclocross; de marzo a septiembre, carretera con Euskaltel-Euskadi. Todo el año defendiendo los mismos colores. 🧡
Nuevo proyecto, grandes retos por delante. ¡Egurre, Felipe!
29/08/2026
Plouayn, proiektu oso baten bidea. ♥️🤍💜🧡
Atzo, Team Iparralde junior mailan. Gaur, LABORAL Kutxa-Euskadi WorldTourrean. Eta bihar, BBK-Euskadi GP Plouay Elite Open 1.2an eta Euskaltel-Euskadi Bretagne Classic CIC WorldTourrean.
Mailaz maila, harrobitik elite profesionalera. Emakumezkoen eta gizonezkoen pelotoietan, txirrindulariei hazteko, garatzeko eta urratsak emateko bide bat eskaintzen duen proiektua.
Asteburu honetan, Plouayn, bide hori osorik ikusten da.
Lau talde. Proiektu bera. Egurre! ♥️🤍💜🧡
28/08/2026
Plouay, proiektu oso bat errepidean. 🤍💜🧡
Asteburu honetan, gure lau taldeak toki berean ariko dira lehian, maila desberdinetan baina norabide berean.
Gaur, Team Iparralde GP Plouay Men Juniors proban. Bihar, LABORAL Kutxa-Euskadi Classic Lorient Agglomération–Ceratizit WorldTourrean. Eta igandean, BBK-Euskadi GP Plouay Elite Men 1.2an eta Euskaltel-Euskadi Bretagne Classic CIC WorldTourrean.
Juniorretatik profesionaletara. Emakumezkoen eta gizonezkoen pelotoietan. Harrobia, garapena eta goi-maila asteburu berean, errepide beretan.
Ez da egutegiko kasualitate hutsa. Eraiki nahi dugun proiektuaren irudi argia da: aukerak sortu, txirrindulariak garatu eta mailaz maila hazteko bide bat eskaini.
Lau talde. Norabide bera. Egurre! 🤍💜🧡