Antzizar Kiroldegia

Antzizar Kiroldegia Beasaingo Udal Kiroldegia Antzizar Kiroldegiaz gozatzeko behar duzun guztia atari honetan aurkituko duzu. Zure esanetara gaude. Beraz, aurrera…

Instalazioen Erakustoki
Beasaingo Udala titularra duen Antzizar Kiroldegiko Kirolguneko instalazioak, kirolaren, ariketa fisikoaren eta gorputz-hezkuntzaren sustapenerako izango dira baina baita kiroletako eta kulturako ikuskizunentzat ere. Instalazioak, uneren batzuetan halaber, gizarte arloko jardueretarako ere erabili ahal izango dira jarduera horiek, kasuan kasu, ezarritako baldintzak betetzen dituztenean eta Beasaingo Udalaren baimena dutenean. Zerbitzu Eskaintza
Jarduera fisikoen eta kirol‑jardueren egitaraua gaurko eta etorkizuneko ikuspegi handi eta zabalari begira aurkezten dizugu. Antzizar Kiroldegiko zerbitzuek herritarren sektore guztien beharrizanei erantzutea dute helburu. Erabiltzaile guztiek eta bakoitzak bere jarduera aurkituko du, beraz, jarduera fisikoen eta kirol‑jardueren egitarauak, ondorengo helburu zehatzetara bideratutako zerbitzuak ditu:

Osasun‑arlokoak
Hezkuntzakoak
Jolas eta aisialdikoak
Terapiakoak
Atsedenekoak
Giza harremanetakoak
Antzizar Online
Antzizar.net bitartez etengabeko arreta‑eskaintza pertsonalizatua eskaini nahi dizuegu.

23/09/2026

🚶‍♀️ "Ondo ibili, ondo izan" egitasmoak ikasturte berriari ekingo dio Beasainen Osasun fisikoa nahiz emozionala zaintzeko eta ohitura aktiboagoak hartzeko ekimena berriz ere martxan da. Ibilbideak lauak eta seguruak dira, eta pertsona bakoitzaren egoera zein gaitasunetara egokitzen dira. Ariketa fisikoaz gain, Beasaingo Osasun Zentroko adituen aholkuak eta Antzizar Kiroldegia ko gidaritza teknikoa izango dira. Horrekin batera, azaroaz geroztik osasunari buruzko hitzaldiak antolatuko dira hilabeteko azken ostegunetan.
📍 Lekua: Gernika pasealekuko frontoi txikia
🗓 Hasiera-data: Irailak 24, osteguna
⏰ Ordua: 10:00
👥 Norentzat: Herritar guztientzat irekia, bereziki adinekoentzat edo bakardadeari aurre egin nahi dioten pertsonentzat.
ℹ️ Informazio gehiago: Kirol Orientazio Zerbitzuan (astelehenetan, Osasun Zentroan).

🚶‍♀️ Arranca el nuevo curso de "Ondo ibili, ondo izan" en Beasain
Vuelve la iniciativa orientada a promover la salud física y emocional y a fomentar un estilo de vida más activo.
Los paseos cuentan con recorridos llanos, seguros y adaptados a las necesidades y capacidades de cada persona.
La actividad combina el ejercicio físico con las recomendaciones del Centro de Salud de Beasain y el apoyo técnico del polideportivo Antzizar. Además, a partir de noviembre, el último jueves de cada mes se ofrecerán charlas sobre temas de salud.
📍 Lugar: Frente al frontón pequeño de Gernika pasealekua
🗓 Fecha de inicio: Jueves, 24 de septiembre
⏰ Hora: 10:00
👥 A quién se dirige: Abierto a toda la ciudadanía, especialmente a personas mayores o que deseen romper con situaciones de soledad.
ℹ️ Más información: Servicio de Orientación Deportiva (los lunes en el Centro de Salud).

🏊‍♀️ Haur igeriketa 💦👧🧒 Haurrentzat bideratutako igeriketa ikastaroa. Urarekin lehen kontaktutik hasi eta igerian ikasi ...
22/09/2026

🏊‍♀️ Haur igeriketa 💦

👧🧒 Haurrentzat bideratutako igeriketa ikastaroa. Urarekin lehen kontaktutik hasi eta igerian ikasi eta hobetzeraino, estilo ezberdinak landuz.

💙 Onurak
💧 Urarekin harremana sendotzea
🏊 Igerian ikasi eta trebatzea
🤝 Taldekideen arteko harremanak sustatzea

📍 ANTZIZAR Kiroldegia
Igartza Oleta Kalea, 3 – 20200 Beasain
📞 943 887 900

🥊 BOXING ZENTROAAntzizar Kiroldegiko Boxing espazioa banaka entrenatu nahi duten erabiltzaileentzat, talde antolatuentza...
17/09/2026

🥊 BOXING ZENTROA

Antzizar Kiroldegiko Boxing espazioa banaka entrenatu nahi duten erabiltzaileentzat, talde antolatuentzat eta ikastaroetan parte hartzen duten pertsonentzat prestatutako gunea da.

🥊 Boxing ekipamenduarekin hornitutako espazio honetan, gorputza lantzeko eta sasoian jartzeko beste modu bat aurkituko duzu.

💪 Fit Boxing gela balio anitzeko eremua da, 140 m²-ko azalera du eta hainbat gune eskaintzen ditu:

• 💪 giharrak lantzeko eta ariketa egiteko eremua
• 🥊 punching eta zakuetarako gunea
• 🥊 boxing Ring-a
• 🤸 jardueretarako tatamia

Entrenatzeko modu desberdinak, espazio berean.

📍 ANTZIZAR Kiroldegia
Igartza Oleta Kalea, 3 – 20200 Beasain
📞 943 887 900
📧 [email protected]

PILATESPilatesa gorputz-jarrera, kontrola eta mugimendua lantzen dituen jarduera da.Ariketa kontrolatuen bidez, gorputza...
15/09/2026

PILATES

Pilatesa gorputz-jarrera, kontrola eta mugimendua lantzen dituen jarduera da.

Ariketa kontrolatuen bidez, gorputzaren kontzientzia eta egonkortasuna lantzen dira, eta potentzia, abiadura, erresistentzia eta arintasuna hobetzen laguntzen du.

Zure gorputza hobeto ezagutzeko eta mugimendua modu kontzienteagoan lantzeko beste modu bat.

📍 ANTZIZAR Kiroldegia
Igartza Oleta Kalea, 3 – 20200 Beasain
📞 943 887 900
📧 [email protected]

✨ Matrikularen %50eko deskontua! ✨Irailaren 16tik 30era, Antzizar Kiroldegian matrikula erdi prezioan.Momentu onena, tek...
14/09/2026

✨ Matrikularen %50eko deskontua! ✨
Irailaren 16tik 30era, Antzizar Kiroldegian matrikula erdi prezioan.
Momentu onena, teknologiarik onenarekin.

Ez galdu aukera hau eta batu gure komunitatera.

📍 ANTZIZAR Kiroldegia
Igartza Oleta Kalea, 3 – 20200 Beasain
📞 943 887 900
📧 [email protected]

Oraindik ez zara bazkide? 👀Orain da unea! 💛Irailaren 15era arte, matrikula DOAN.📍 Antzizar Kiroldegia · Beasain         ...
10/09/2026

Oraindik ez zara bazkide? 👀
Orain da unea! 💛
Irailaren 15era arte, matrikula DOAN.

📍 Antzizar Kiroldegia · Beasain

🥊 Kuraia KickboxingBoxeoaren mugimendu azkarrak eta arte martzialetako ostikadak uztartzen dituen kontaktuzko kirola.💥 O...
08/09/2026

🥊 Kuraia Kickboxing

Boxeoaren mugimendu azkarrak eta arte martzialetako ostikadak uztartzen dituen kontaktuzko kirola.

💥 Onurak:
✔️ Erresistentzia aerobikoa hobetzen laguntzen du
✔️ Gorputza tonifikatzen du
✔️ Oreka eta koordinazioa lantzen ditu
✔️ Defentsa pertsonalerako teknikak ikasten dira

📍 Antzizar Kiroldegia · Beasain

KONEKTA ZAITEZ ANTZIZARREKIN 📲Antzizarrek zugandik gertuago egoteko modu berri bat estreinatu du.Aste honetan, Beasaingo...
07/09/2026

KONEKTA ZAITEZ ANTZIZARREKIN 📲

Antzizarrek zugandik gertuago egoteko modu berri bat estreinatu du.

Aste honetan, Beasaingo Udalarekin batera, Antzizarren App berria aurkeztu dugu, kiroldegia erabiltzen duzuenon egunerokoa errazteko sortutako tresna.

Mugikorretik jardueren erreserbak egin, abisuak eta berriak jaso, QR kodearen bidez kiroldegira sartu eta entrenamendu zein nutrizioarekin lotutako edukiak eskuratu ahal izango dituzu.

Antzizar osoa, orain baita zure mugikorrean ere.

Aplikazioa doan deskargatu daiteke Android eta iOS sistemetan, “Antzizar” bilatuta. Eta erabiltzen hasteko laguntza behar baduzu, galdetu lasai kiroldegian.

Gainera, une berezi batean iritsi da berrikuntza: 6.300 bazkideren langa gainditu dugu d**oeneko. Eskerrik asko Antzizarren parte zareten guztioi.

Konekta zaitez Antzizarrekin.

Antzizar Kiroldegiko APP berria eskuragarri d**o! 📱Aplikazio berriarekin dena errazago eta eskura izango duzu zure mugik...
02/09/2026

Antzizar Kiroldegiko APP berria eskuragarri d**o! 📱

Aplikazio berriarekin dena errazago eta eskura izango duzu zure mugikorrean.

Bertatik klaseak erreserbatu, entrenamendu eta nutrizio edukiak kontsultatu eta zure estatistikak ikusi ahal izango dituzu, besteak beste.

Deskargatu APP berria eta hasi erabiltzen.

Antzizar Kiroldegia

Beasaingo Udala

¡Ya está disponible la nueva APP de Antzizar Kiroldegia! 📱

Una nueva aplicación pensada para que tengas todo más fácil y a mano desde tu móvil.

Con ella podrás reservar tus clases, acceder a contenidos de entrenamiento, nutrición y consultar tus estadísticas, entre otras funcionalidades.

Descárgala ya y empieza a descubrir todo lo que puedes hacer desde la nueva APP.

Antzizar Kiroldegia

Beasaingo Udala

Dirección

Igartza Oleta Kalea
Beasain
20200

Teléfono

943 887900

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Antzizar Kiroldegia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría